martes, 15 de diciembre de 2009

BUSTURIKO IKASLEEN AURKEZPENA

Kaixo, gu Busturiako 5 eta 6.mailako ikasleak gara.
Zeuek ezagutzeko irrikaz gaude, gaur gure gelako aurkezpena egingo dizuegu.
5 eta 6. mailakoak guztira 14 gara, 5.mailan, 4 mutil eta 3 neska gara , 6.mailan 6 mutil eta neska bat dira.
Asko gustatzen zaigu kirola (gehienei), beste batzuek margotzea dute gustuko, matematikak… bakoitzak bere gustuak ditugu. Desberdinak baina elkar errespetatzen gara. Gure artean oso lagun garelarik. Andereñoarekin oso ondo gabiltza, oso jatorrak direlako, bihotz onekoak.

BUSTURIA

Gure ikastetxea Jose Maria Uzelai deitzen da eta Busturian dago.
Busturiak 19,6 km2 ditu eta 1.800 biztanle. Eskualdeko hirugarren hiririk populatuena da, Gernika eta Bermeoren atzetik. Bost auzune daude: Axpe, Altamira, San Bartolome, San Kristobal eta Paresi. Busturiko lurralde guztia Urdaibaiko Biosfera Erreserban kokatuta dago. Ezin daiteke jakin zehatz-mehatz Busturiaren izenaren jatorria zein den. Jakin-minak hainbat hipotesi sortu ditu. Hala, Koldo Mitxelenaren iritziz, Busturia “Bost-Uri”-tik dator. Bost uri horiek Busturia osatzen duten bost auzoak dira. Horietatik lau daude oraindik, eta nortasun berezia dute: Axpe, San Bartolome, San Kristobal eta Altamira. Ez dakigu ziur bosgarren auzoa zein den, baina Paresi izan daiteke. Ikastetxearen izena Busturian bizi izan zen margolari ospetsu batetik dator, berari buruzko informazio labur bat luzatzen dizuegu.

lunes, 14 de diciembre de 2009

sábado, 12 de diciembre de 2009

JOSE MARIA UZELAI MARGOLARIA

J.Mª Uzelai Bermeon jaio zen 1903. urtean. 6 urterekin Busturiara etorri zen. Bilbora joan zen ikasketak egitera, ingenieritza ikasi zuen.16 urte zituela bere lehen margolanak egiten hasi zen eta baita erakusketetan parte hartzen zuen.
Parisera joan zen garai batez, eta han artistak ezagutu zituen: ala nola Heminguay, Unamuno, Maurice Ravel, Picasso… Parisen ere ezkondu egin zen, Ines Atxirikarekin ahalegia.
Arte ederretako eta Pariseko erakusketetan zuzendari izan zen eta 1938an Ingalaterrara joan behar izan zuen gerra zibiletik babesteko beste artista batzuk Bezala.
1949. an Madril eta Busturia artean bizi izan zen eta 1969an Busturian geratu zen betirako. Artrosiak eta bronkioetako gaitzak hilabete batean ohean ia mugite ezinik utzi eta gero,1979ko abenduaren 24an hil zen 76 urte zituela.