martes, 15 de diciembre de 2009

BUSTURIA

Gure ikastetxea Jose Maria Uzelai deitzen da eta Busturian dago.
Busturiak 19,6 km2 ditu eta 1.800 biztanle. Eskualdeko hirugarren hiririk populatuena da, Gernika eta Bermeoren atzetik. Bost auzune daude: Axpe, Altamira, San Bartolome, San Kristobal eta Paresi. Busturiko lurralde guztia Urdaibaiko Biosfera Erreserban kokatuta dago. Ezin daiteke jakin zehatz-mehatz Busturiaren izenaren jatorria zein den. Jakin-minak hainbat hipotesi sortu ditu. Hala, Koldo Mitxelenaren iritziz, Busturia “Bost-Uri”-tik dator. Bost uri horiek Busturia osatzen duten bost auzoak dira. Horietatik lau daude oraindik, eta nortasun berezia dute: Axpe, San Bartolome, San Kristobal eta Altamira. Ez dakigu ziur bosgarren auzoa zein den, baina Paresi izan daiteke. Ikastetxearen izena Busturian bizi izan zen margolari ospetsu batetik dator, berari buruzko informazio labur bat luzatzen dizuegu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario