miércoles, 21 de abril de 2010

Aupa Munitibar eta Barrutiko ikasleak:
Hurrengo lerroetan Gabonetako oporretatik hona gure ikastetxean egin ditugun ekintza aipagarrienak kontatuko dizkizuegu.
Hainbat ekintza desberdin egin ditugu gure eskolan, Kandelerio, Agate Deuna, inauterietan ¨Itsasoa¨ izan zen gure eskolako gaia, batzuk pirata, besteak arrantzale, surfista...
6.mailakook Berrizera joan ginen aste beteko ingeleseko egonaldia egiten, bertan Lekeitioko eskolako 6.mailako ikasleekin bat egin eta oso ondo pasatu genuen.
Idazle bat izan dugu eskolan Miren Agur Meabe idazlea, honek bere bizitzaren pasarte batzuk kontatu zizkigun, oso dibertigarria eta interesgarria izan zen.
Liburu ibiltaria ere hemen izan zen bere altxorra hemen utzita hilabetera etorri zen bila.Altxorraren barruan pila bat liburu polit eta bereziak aurkitu genituen.
Aste santutako oporretatik bueltan indarrez etorri gara.
Zuen berri izango dugulakoan agurtzen gara.
5 eta 6.mailako ikasleak

No hay comentarios:

Publicar un comentario