lunes, 24 de mayo de 2010

RUGBIA EZAGUTZEN


Gernikako rugby taldetik,Txantxa deitzen den entrenatzaile argentinarra etorri zen Busturiara guri erakustera (5.eta 6.mailako ikasleei). Hainbat gauza erakutsi zizkigun: paseak, gorputz jarrera, txuteak, plakageak, melea ... Gauza guzti hauek praktikatzeko bai frontoian, tenis pistan zein psikogelan aritu ginen.
Ikasitako guztia praktikan jartzeko partidu bat jolastu genuen.
5.mailako ikasleak



miércoles, 12 de mayo de 2010









Apirilaren 23an Busturiko araztegira joan ginen. Araztegia mendian kokatuta dago,handik Urdaibaiko Biosfera Erreserba ikus daiteke. Bertan uraren garbiketaren prozedura irakatsi zigun.Uraren garbiketak hiru fase ditu:
1.Mendiko errekatik ura hartzen dute.
2. Gero, urari hainbat produktu botatzen dizkiote garbitzeko.
3. Ondoren, argazkian ikusten diren bidoietara pasatzen da ura eta handik gure iturrietara joaten delarik.
6.mailako ikasleak