martes, 8 de junio de 2010

Eskola txikiko jaia.



Maiatzaren 14an Eskola Txikietako Jaia ospatu genuen (Muxikan).

Bertan jolastu, dantzatu... genuen eta Muxikako 6. mailako ikasleek beste eskolei bertso batzuk abestu zizkiguten.

Oso ondo pasatu genuen.


6.mailako ikasleak

GAIZKA GARITANO


Maiatzaren 17an, Gaizka Garitano euskal futbolaria gure ikastolara etorri zen.Beraren bizitzari buruz hitz egin zigun.12 urte zituela Lezamara joan zen entrenatzera, eta hantxe gelditu zen 18 urte eduki arte.Ondoren,1.mailara igo zen profesionalekin,eta han Athleticken jolastu zuen bi urtez.20 urte zituela Athleticka utzi eta Errealera joan zen, han lau urtez iraun zuen, eta lagun asko egin zituen.Hartatik, Eibarrera joan zen, lau urtez ere.Eibar uzterakoan Alavesera joan zen eta han bi urtez iraun zuen.Alavesen amaitu zuen bere futbolari bizitza.Talde askotan jolastu zuen baina ala ere,gehien gogoratzen ditu Euskal Selekzioan eta Errealean pasatutako momentuak.
Beraren esanez,futbola ez da gauza erraza eta ez ditugu ikasketak utzi behar.
6.mailakoak